XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Justinianoren hertzainak bilduko badira ere dena zuriz estaltzeko, horrek ez du hainbeste axola.

Herria osorik lotan ez dagoela adierazten du, eta hori da egitan garrantzizko.

Erromesene baserria. Erromesenen bizi dira Azpileko iraultzaile amorratuenak.

Patxi, Kepa... Pello Oilarra ere hor bizi izan zen...

Ez dut esan Pello Oilarrak ezkondu eta seme bat izan zuenik.

Bera hilda zegoelarik jaioa.

Pello Oilarraren seme honek eta Txomin bezalako batzuek osatu zuten Azpileko Indar Berriak taldea.

Erromesene euli bat amarau batean bezala harrapaturik dago noski.

Bere inguruan altxa zituen Don Justinianok Azpileko dorrerik luzeenak.

Erromesene harresi zarpail batez inguratua balego bezala dirudi.

Pello Oilarrak noizbait eguzkiaren higidura aldatzeko ahalmena izan bazuen ere, denbora iraganak ziren horiek.

Orain, Erromesenek, eguerdian, eguzkia goienean dagoenean bakarrik jasotzen ditu izpiak.

Gainerantzeko une guztietan, dorre luze haien gerizapean iraun beharra du.

Espetxe bat dirudi Erromesenek.

Maiz, zelai eta lurrak saltzeko proposamenduak izan dituzte.

Keparen erantzuna beti berdina izan da: Nire lurrak Don Justinianori saltzea baino lehen, hiltzea nahiago nuke.